Ermuako Udaleko euskara zinegotzigoak euskarazko programak eta jarduerak gauzatzen dituztenentzako diru-laguntzen deialdia egin eta eskariak aurkezteko epea zabaldu du. Horretarako 12.600 euroko aurrekontua bideratu da elkarteen artean banatzeko. Eskabideak Komentukua kalean dagoen Abiapuntu bulegoan aurkeztu behar dira uztailaren 28ko arratsaldeko hirurak baino lehen.
Deialdiaren xedea euskara gizarte eremu ezberdinetan erabili eta benetan agertzeko eta sustatzeko helburua duten programa eta jarduera garrantzitsuak bultzatzea da. Hau da, tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak, eta abar) bildu, babestu eta gizartera berreskuraturik bueltatzeko xedea duten programak, besteak beste. Euskara tokiko kultur , kirol, aisia eta astialdiko elkarteetan erabiltzea sustatzen duten programa eta jardueren antolatzaileak, haurtzaro eta nerabezaroari arreta berezia eskainiz. Edo, herriko historiari lotutako tradizio tipikoak berreskuratzeko programak eta jarduerak antolatzen dituztenei, edo berritzaileak eta bereziki interesgarriak diren programa sustatzaileei, beren xede nagusia euskararen eguneroko erabileraren normalizazioari eragitea denean. Edota, azkenik, euskararen ospea eta prestigioa berreskuratzeko asmoz, gizarteak kontzientzia har dezatela asmoa dutenak.
Deialdira atxiki eta eskaria aurkeztu dezakete esandako helburu eta programak prestatu eta gauzatzen dituzten elkarteek eta, batez ere, indarrean dagoen Euskara Biziberritzeko Urte anitzeko Plan Estrategikoarekin bat datozen jarduerak gauzatzen dituzten guztiek.
Lehiaketa irekia da eta hainbanaketa bidez esleituko dira emakidak, Ermuako Udaletik aurreratu dutenez. Erabakia Tokiko Gobernu Batzordeak hartu eta ezagutaraziko du. Deialdiaren inguruko datu guztiak Ermuako Udaleko web gunean dira.