Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Eusko Jaurlaritzak ukatu egin die herriko hiru familiari Elorrioko Eskola Publikoan matrikulatzea

Elorrioko Eskola Publikoko eta Institutuko Guraso Elkarteak publikoki salatu du “herriko hiru familiei berain seme-alabaren ikasle plaza” ukatu egin zaiela Elorrioko Eskola Publikoan 2024-2025 ikasturterako.

Gurasoek ez dute ulertzen Eusko Jaurlaritzak egindako esleipena, izan ere, “matrikula eskatu den ikastetxeak, Elorrioko Eskola Publikoak, jasotako eta bete ez diren eskaera guztiak onartzeko adina plaza dituela. Beraz, ez da justifikatzen norbait ez onartzea, ezta eskatu ez den ikastetxe batera bideratzea ere”.

Guraso Elkarteak azpimarratu denez “gure ikastetxea eskola publikoa da” eta, ondorioz, “familia guztiak onartuak izan behar dira eta horrela izatea nahi dugu; ezin da familiarik kanpoan utzi”. Horregatik ez du onesten “hiru familia horiek gure ikastetxean onartuak ez izatea”, eta kaltetutako familiei “gure babesa eta laguntza adierazten diegu”.

Hezkuntza Lege berria

Gertatu berri dena, “bulego batean hartutako erabakia da” eta berau Hezkuntza Lege berriaren “ondorioetako bat da”, Guraso Elkartearen arabera. Gainera, “Hezkuntza Lege berriari ezezko borobila” esaten diotela gogoratu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados