
Zornotzako Boroako poligonoan dagoen Euskontrol enpresan kaleratu dituzten langileak berrartu ditzatela eskatu du LAB sindikatuak. Joan zen abenduaren 14an, sei langile kaleratu zituzten eta sindikatutik esan dutenez, urte hasieran 100 langile zeuden bitartean, jada 70ra murriztu da kopurua.
Kaleratutako langileak berrartu ditzala eskatu dio LAB sindikatuak Euskontrol enpresako arduradunari. Joan zen astean kontzentrazioa egin zuten enpresa aurrean egoera salatzeko. Eta LABetik aurretau dutenez, opor ostean berriro batzartuko dira erabakiak hartzeko asmoarekin.
LAB sindikatutik esan duten bezala, ???arriskua handia da, edonori eta edoizein momentuan tokatu dakioke???. Izan ere, ???sei langile horiei ez diete lehenago ezer ere jakinarazi, egunean bertan eta 20 egunetako ordainarekin enpresara gehiago ez itzultzeko kaleratze-gutuna eman zioten???, salatu dute.
Hau dela eta, langileen artean ???ezinegona, urduritasuna eta segurtasun falta dira nagusi???, salatu dute sindikatu abertzaletik.
DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak
enpresak irabazi dauelako dagoz 100 lanpostu. Enpresarioak irabazi behar dau eta hori da ezkerreko jendeak ez daeuna gura ikusi socialismo: reparto equitativo de la … miseria
Ba azken urteetan enpresa honek asko irabiza dau, lehen izan zan txikia eta orain 100 langile eduki dau, pabelloi barria, makinaria barria…ez dau irabazi nahiko AHTrako egindako lanekin????