Eremu horretan egingo diren obrei esker, 7 metroko altuera izango duen joko-dorre berri bat jarriko da, eta kautxuzko lurzoruaren zati bat ordeztuko da. Bertan kokatuko den joko konbinatu berria diseinatzeko, hornitzeko eta instalatzeko 98.000 euro bideratu dira.
Joko konbinatua kokatuko den eremuak 80 metro karratu inguruko azalera du, eta azalera irregularra da.
7 metro inguruko altuera duen joko berriak, altuera desberdineko plataformak ditu eta txirrista ez da 3,5 metrotik beherakoa izango.
Bestalde, egungo segurtasun lurzoruaren zati bat desmuntatuko da (292 metro koadro), lurzoru berri batengatik ordezkatzeko.
Egiten ari diren lanak hobetuko duen zatian bakarrik eragingo dutenez, “obrek ez dute eragotziko erabiltzaileek parkeaz gozatzen jarraitzea”, Gobernu Taldetik adierazi dutenez.