Durangoko EH Bilduk ‘Faxismoa gaur eta hemen: Euskal Herritik aurre egiten’ izenburua duen hitzaldia antolatu du biharko, apirilak 24, arratsaldeko 18:30ean hasita. Plateruena Kafe Antzokian izango den ekitaldia elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) izango da.
Ekitaldian hiru hizlari mintzatuko dira. Alde batetik, Pedro Ibarra, Politika Zientzietan katedraduna, Betiko fundazioaren zuzendaria eta ‘Memoria del antifranquismo en el País Vasco’, ‘El movimiento obrero en Vizcaya’ eta beste hainbat liburuen idazlea.
Bestalde, Eneko Compains, EHUko Zuzenbide irakaslea, Zuzenbide Konstituzionalean doktorea eta EH Bilduren kongresurako hautagaia Nafarroatik. Solaskideen partaidetza Shaila Fernández, Askapenako erakunde internazionalistako kideak osotuko du.
Berbaldiko gaia Mundu mailako, Europako eta Estatu espainiarrean diskurtso alderdi ultra-eskuindar, autoritario eta faxisten gorakada izango da.
Muy pertinente en los tiempos que vivimos, ya era hora de que alguien se preocupase por esto!