
Film laburren emanaldiak eta rock-and-roll kontzertuaz gozatzeko aukera emango du Zornotza Aretoak urtarrilaren 4an, iluntzeko 20.15etatik aurrera. ‘Labur-Rock Festa’ izena duen ekitaldia, ‘Azken Orduan Productions’ eta ‘Dirty Road Band’ talde zornotzarrak elkarlanean sorturako festa da.
Ekitaldian ‘Azken Orduan Productions’ek azken urteetan sortutako bi film labur izango dira ikusgai. Alde batetik, 2015. urteko ‘Maitia Nun Zira?’ eta, bestalde, 2017ko ‘Contra La Pared’. Pelikula biak ala biak, Jon Gaubekak zuzendurikoak dira eta bietako kameraria Ainhoa Escobar zornotzarra izan da. Aktoreen artean berriz, zornotzar ugari azaltzen da.
Azken film labur honen musika banda, musikari zornotzarrez osotutako ‘Dirty Road Band’ek sortu zuen. Saioa Asua, Pedro Castaño, Zigor Goitiandia, David Rodríguez eta Álex Prieto musikariek osatzen dute taldea eta ‘Labur-Rock Festa’ ekimenean filmerako sortutako abestiak zein beste abesti ezagun askorekin gozatzeko aukera emango dute.