
Gabonetako kontzertua eskainiko dute urtero legez Jaizale-Durangaldeko Txistulariek eta aurtengo agerraldian elkarteko musikariekin batera Euskal Herriko zenbait lekutik gerturatutako txistulariak, metalak, hari orkestra eta abesbatza izango dira. Kontzertua bihar izango da, 13.00etan, Durangoko Jesuiten elizan eta ekitaldiko egitaraua Gabon kantekin osatuko da.
Aurtengo agerraldian 60 bat partaide bilduko dira kontzertua eskaintzeko, agertokian Jaizaleko txistulariekin batera Zornotza, Ondarroa eta Arabatik gerturatutakoak ere izango baitira. Halaber, Abadiñoko Done Zezili koruko abeslariak, Durangoko metal hirukoteko eta hari boskoteko musikariak, tartekatuko dira egitarauko piezak eskaintzeko.
Kontzertuko zuzendariak Eleder Iturrieta eta Yolanda Etxeita izango dira, azken honek korua gidatzeaz gain soinulari lanak ere egingo dituela. Felipe Zelaieta txistulari-bertsolariak berriz, bertsoz egingo du kontzertuko aurkezpena.
Kontzertua, gabon abestiz osotuko dute eta prestatutako egitarauan Fer Aurrekoetxea txistulari bizkaitarrak moldatutako piezak tartekatuko dituzte. Ekitaldiko partaideak abesti zaharrak era berrian jo eta abestuko dituzte.
Egitarua:
1- Noche de paz, Mold. Fer Aurrekoetxea
2- Gabon eguna, J. Olaizola/Javier Hdez.
3- Mesias sarritan, B. Erzilla/Luis Aranburu
4- Gaur gabon, Luis Elizalde
5- Oi Betleem, Mold. Fer Aurrekoetxea
6- Aingeruetazko soinua, Lorenzo Ondarra
7- Dringilin dron, Mold. Fer Aurrekoetxea
8- Birjiña maite, Mold. Fer Aurrekoetxea
9- Hator hator, Mold. Fer Aurrekoetxea