Urteko azken egunean aspalditik egiten den Berrizko Bira (Patxi Urrejola memoriala) bertan behera uztea erabaki du aurten Berrizko Gaztedi Kultur Taldeak, “gaur egungo egoera dela eta”. Hala ere, 11 kilometroko ibilbidea egiteko proposamena egin dute “gure ingurunearen ezagutza bultzatzen jarraitzeko eta familia-ibilaldien jarduera osasuntsua bultzatzeko”.
Gabon zahar egunean urtero egiten den ibilbidearen ordez, eta “gure ingurua ezagutzen jarraitzeko aukera” eskaintzeaz gain, Berrizko toponimia zaintzeko eta ezagutzeko baliagarria den ibilbidea proposatzen dute. Gainera, “mendi ibilaldien jarduera osasuntsua familian garatu ahal izateko aukera” baliatzeko gonbitea egin dute.
Gabonetako oporraldian egin ahal den ibilbideak 11 kilometro ditu gutxi gora behera, eta etxean egindako ogitartekoa eramanez eta eguraldi ona eginez gero, ikuspegi zoragarria eskaintzen duen Berriozabaletako iturria bisitatu daiteke. Eguraldi txarra eginez gero, Miñotako San Lorentzo ermitara iristea gomendatzen dute.
Proposatutako bidea Facebookeko ‘Berrizko Bira’ profilean aurkitu daiteke eta nondik-norakoa argazki ugarirekin hornituta dago. Beste aukera bat Wikiloc eta Sport tracker sistemekin baliatzea da, bietara igo baitute Berrizko Bira 2020 izenarekin.
La vuelta esa ¿quién la subvenciona? ¿el Departamento de Turismo del Ayuntamiento de Elorrio? Madre mía
La vuelta es organizada y con la ayuda del de Berriz, a la pregunta si es el departamento de Elorrio ponte a temblar que con sus actuaciones no te valdría el (Madre mía) FELIX NAVIDAD.
ERROR (Miñotako San Lorentzo ermitara iristea gomendatzen dute.) La ermita de San Lorenzo se encuentra localizado en el (BARRIO DE LEIZ) no confundir a los paseantes.