Durangoko Azokak 54. edizioa iragarriko duen bideoa aurkeztuko berri du, lanaren egilea Gaizka Izagirre izan dela. Hala ere, sortzaileak aurtengo kartela egin duen Oier Zuñigaren ideia hartu du abiapuntu.
Izagirre sortzaile berriztarrak Zuñiga iruindarraren kartelarekin batera edizio onetako ‘Osorik da!’ leloa izan ditu ardatz. Kartelarekin “azokan sortzen den ‘mikro-klima” islatzeko intentzioa izan zuela adierazi zuen Zuñigak, sortzailearen esanetan “Durangoko Azoka ekosistema berezi bat” delako.
Edizio honetako bideoa https://www.youtube.com/watch?v=qzNnuE2NNt4 helbidean dago ikusgai.