Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Garai, Mañaria eta Otxandioko saioekin amaituko da Durangaldea Uztabarritzen bertso ekimena

Durangaldea Uztabarritzen III. bertso zirkuituren azken hiru saioak Garain, Mañarin eta Otxandion izango dira, eta ekitaldietan eskualdeko zein kanpoko bertsolariak igoko dira oholtzara.

Garaiko saioa zapatuan izango da, 19:00etan hasita, eta probalekuko agertokian azalduko diren Ander Aldazabal, Bittor Salterain eta Miren Amuriza eskualdeko bertsolariekin batera, Andoni Egaña arituko da. Gai-jartzaile lanak Iruri Altzerreka garaitarrak egingo ditu.

Azken aurreko saioa Mañariko Arri Toki tabernan izango da apirilaren 21ean, 19:00etan hasita, eta bertan kantatuko duten Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Igor Galarza, Irune Basagoiti eta Unai Iturriagarekin batera Onintza Enbeita ere izango da. Gaiak berriz, Itxaro Juaristik jarriko ditu.

III. bertso zirkuituko azken ekitaldia Otxandion izango da apirilaren 29an, 18:00etatik aurrera. Oholtza gainean, Iruri Altzerreka eta Gorka Pagonabarragaz gain Peru Abarrategi eta Sustrai Colina izango dira kantari. Gaiak Otxandioko Bertso Eskolako kideek jarriko dituzte.

Plaza-esperientzia desberdinak

Eskualdeko bertso zirkuituaren ezaugarri nagusia Durangaldeko eta kanpoko bertsolariekin osatutako saioak eskaintzea da, eta plaza-esperientzia desberdina duten bertsolariak oholtza berean azaltzea.

Durangaldea Uztabarritzen zirkuitua pandemia testuinguruan sortu zen, bertso plazak izan zuen geldialdiari aurre egiteko. 11 saio antolatu zituzten orduan. Plantemenduari buelta bat ematea erabaki zuten saioen erakargarritasuna indartzeko eta azken bi urteotan 7 eta 6 antolatu dituzte. Aurten, gelditzen diren hiru saioez gain, beste hiru ekitaldi egin dira Berrizen, Zornotzan eta Elorrion.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados