Gazta, txakolina, sagardoa, ortuariak, irina, garagardoa, ogia, txerrikiak, ahatekiak, askotariko kontserbak eta bestelako produktuak erosi ahal izango dira domekan Garain egingo den Baserriko Produktuen Gabonetako II. Azokan.
Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lankidetzan antolatutako ekimena Herriko plazan egingo da goizeko 11:00etatik aurrera eta bertan 10 bat postu jarriko dira. Antolatzaileen helburua “lehen sektorea bultzatzea” eta “berton ekoitzitako elikagaiak merkaturatzen” laguntzea denez, ekimenan izango diren ekoizle guztiakGarai eta inguruko herrietakoak izango dira.
Baserritarrei eta elikagaien ekoizleei euren produktuak plazaratzeko eta saltzeko aukera eskaintzeaz gain, Garaiko Udalak herritarrei zein Durangaldeko biztanleei “kalitatezko elikagaiak eskuratzeko aukera” eman nahi die “urteko sasoi berezi honetan”. Gainera, kontsumitzaileak “bertoko produktuak erostera” bultzatu nahi dira, “baserritarrek kalitatezko produktuak ekoizteko egiten duten lana” indartzeko asmoarekin.
Emakume baserritarrak
Edizio honetan emakume baserritarren lana ikusarazteko ahalegina egin nahi du Garaiko Udalak eta helburu horrekin panel handi batzuk jarriko dira Azokaren eremu desberdinetan, non emakume baserritarren irudiak eta esaldiak azalduko diren.
Osasun agintariek ezarritako aginduak betetzeko, antolatzaileek zirkuitu bat antolatu dute, nahitaez segitu beharko dena. Hurreratzen diren pertsonek maskara erabili beharko dute eta, zirkuituaren toki desberdinetan, eskuak garbitzeko gela egongo da eskuragarri.
No podemos ver apenas a la familia por Navidad y no se nos ocurre otra cosa que celebrar una feria. Apoyo totalmente a los agricultores pero ¿quien controla como se come alguien un talo sin mascarilla? O sea, dejemos que el pueblo sin covid se llene de ello. Cierran otras ferias por ello y nosotros a la inversa. Me parece una irresponsabilidad total por parte de los organizadores y del ayuntamiento.
Ni idea de qué va la noticia, por la foto algo de la BBK
Hola,
¿Por qué todas las noticias referentes a Garai son en euskera?
Podrían ponerlas en diferentes idiomas para facilitar su comprensión.
Gracias.
Un saludo,
Ana
Szezonális karácsony II. A vásáron 10 stand lesz, amely mezőgazdasági termékeket kínál
No me lo puedo creer!!
Hace 15_20 días un domingo baje a comprar el pan y periódico y me paro la ertzaina preguntándome de donde venía y a donde iba. Decidí subir a Garai por otro lado para que no me pararan otra vez y en San Juan también control, de donde venía y a donde iba. pregunté si pasaba algo y me dijeron q tenían orden del alcalde para que no pasará nadie que no sea del pueblo para evitar aglomeraciones en el pueblo. En mis 64 años de vida no había vivido algo así nunca. Y ahora el ayuntamiento organiza un feria?? Habiendo una feria no habrá aglomeraciones en el pueblo?? Me parece una gran incoherencia. Por el bien de los Garaitarras espero que no venga mucha gente.