Covid-19aren izurritea dela eta Santixau, Santa Ana eta San Inazio jaiak ez ospatzea erabaki zuen Garaiko udalbatzak, baina urteroko ospakizunak “gogorarazteko eta herritarrei eskerrak emateko” bideoa prestatu du Udalak Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.
Dantza ekitaldiari hasiera ematen dion ‘Agintariena’ren doinuaren erritmora garai desberdinetako argazkiak ikus-entzunezkoan tartekatzen dira. Sare sozialen bidez zabaldutako bideoan azaltzen denez “kateak ez dauka etenik” eta udaletxetik adierazi dutenez “izango da une are aproposagoa jaiak berriz elkarrekin ospatzeko”.