Trumoitte Kultur Elkarteak antolatutako II. Sagardo eguna ospatuko da Garaiko frontoian gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertaratzen direnek herrian egindako sagardoaz gain bertako garagardoa dastatzeko aukera izango dute.
Edalontzia erosteko bost euro ordaindu ondoren, Garain egindako ‘Zezpala’ zein Oiartzungo ‘Okiltxiki’ sagardoetatik nahi beste edan ahal izango da. ‘Zezpala’ sagardoa orain direla lau urte hasitako ekimenaren ondorioa da, herritar talde bat beharrezko zen tresneria lortu eta sagardoa egiten hasi zenean hain zuzen.
Aurten, sagardoaz gain Garain egindako garagardoa edan eta parrillan egindako kopaua dastatzeko aukera ere egongo da.
Sagardo Egunaren bigarren edizioa Dj Bullek eskainiko duen musika ekitaldiarekin osatuko da.