Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Gazte eta helduen ipuin, olerki eta bertso onenak sarituko ditu Julene Azpeitia Literatur lehiaketak

DurangoJulene Azpeitia2017Sarituak
Hiru sail eta hainbat mailako sortzaile onenen lanak sarituko ditu aurten ere Julene Azpeitia Lehiaketak.

Durangoko Udaleko Euskara sailak Julene Azpeitia Literatur Lehiaketaren 2018ko edizioa antolatu du eta, aurten ere, adin desberdineko ipuin, olerki eta bertso paper honenak sarituko ditu.  

Lehiaketa gaztetxoei, gazteei zein helduei zuzenduta dago eta adin talde bakoitzak ezaugarri eta sari desberdinak izango ditu. Edizio honetako partaideak, Durangoko eskoletako gazteak eta kanpoko eskoletan ari diren 18 urte arteko gazte durangarrak izan daitezke. 18 urtetik gorakoen mailan berriz, Durangoko zein kanpoko idazleentzat dago irekita.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek eta DBHko 1. eta 2. mailako parte hartzaileek, luzera desberdineko lanak aurkeztuko dituzte baina atal bakoitzeko irabazleak 100 euroko balioa duten liburu sortak jasoko dituzte.

DBHko 3. eta 4. mailako lehiakide onenek 150 euroko eskudirua jasoko dute atal bakoitzean eta Batxilergoko ikasleek 200 euro eskuratuko dituzte atal bakoitzean. 18 urtetik gorako ipuin onenaren egileak 600 euroko saria jasoko du eta olerki zein bertso paper onenen irabazleek 300 euroko sari bana jasoko dute.

Lehiaketara aurkeztu nahi diren lanak apirilaren 20a orduko eraman behar dira Durangoko Udaleko Euskara Sailera, Barrenkale 17ra, edo e-postaz bidali juleneazpeitia@durango.eus helbidera.

Irabazleen izenak maiatzaren 25ean emango dira ezagutzera eta sari banaketa ekainaren 3an egingo da Plateruena Kafe Antzokian. Saritutako lan guztiak Udaleko Euskara Sailak egingo duen liburuan argitaratuko dira.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados