Amorebieta-Etxanoko Udalak Ipuin Laburren Lehiaketa antolatu du lehen aldiz, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Gazte zein helduei zuzendutako ekimenaren helburua “gazte eta helduen artean euskaraz idatzi eta irakurtzeko zaletasuna piztea” da, antolatzaileen esanetan.
Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da adinaren arabera. Gazteen kategoria 16 eta 22 urte bitarteko idazleei zuzenduta dago eta bestea 23 urtetik gorako helduei. Kategoria bakoitzeko irabazleek tokiko produktuen saski bana jasoko dute, eta ipuin onena Udalaren webgunean eta tokiko komunikabideetan argitaratuko da.
Lehiaketara aurkezten diren lanek hasiera honi eman beharko dio jarraipena: “Bete gabe nituen, artean, hamazortzi urte…”. Ipuinek originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak (batuaz edo bizkaieraz) izan behar dira, eta ez dute 3.000 karaktere baino gehiago izan behar.
Oinarriak Amorebieta-Etxanoko Udalaren webguneko “Albisteak” atalean daude eskuragarri.
Lanak Herritaren Arreta Zerbitzuan entregatu daitezke, udaletxean zein Zelaietan, edo posta arruntez bidali daitezke.
Euskara Saileko eta Udal Liburutegiko teknikariek osatuko dute epaimahaia, eta sari banaketa ekitaldia 2024ko apirilaren 23an egingo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean.