Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Gazte sortzaileek eragindako bost egitasmo aurkeztuko dira bihar egingo den PechaKucha saioan

KartelaGerediaga elkarteak bultzatutako PechaKucha saioaren bigarren ekitaldia egingo da bihar, arratsaldeko 19:00etan, Goienakale kaleko 2. zenbakian (Atxilea denda). Berriketaldian Durangaldeko zenbait gaztek garatutako bost egitasmo desberdin aurkeztuko dira era azkar eta originalean.

Mokadutxo baten laguntzarekin euren proposamenak aurkeztuko dituzte Lehior Elorriaga argazkilariak, Eloi Landia arkitektoak, Eli Villar margolariak, Ibon Berriozabalgoitia, Ekaitz Alberdi eta Eduardo Muñoz garagardogileak eta akrobazia bertikalak egiten dituen Jone Astorkiak.

Partaide bakoitzak irudietan oinarritutako aurkezpen kreatiboa egingo du, 20 segunduro irudi bat erakutsiz, guztira 20 irudi ikusgai jarrita. Horregatik, 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Izan ere, PechaKuchak, japonieraz, berriketa esan nahi du eta horrelako ekitaldietan norbere ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkeztea duen formatu bat da. Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira PechaKucha saioen helburua.

Ekimen honekin munduan ezaguna egin den formatua dakar berriro Durangora Gerediaga elkarteak, oraingoan Durangoko Udalaren babesarekin eta Garai Brewing Co.ren laguntzarekin. Iazko abenduan egindako lehen saioan, eskualdeko bost gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzera eman ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados