Durangaldeko Mankomunitateak ume eta gazteentzako aisialdiko begirale ikastaro arautu berria antolatu du, eskualdeko 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Urritik ekainera burutuko den kurtsoak, 150 orduko prestakuntza teorikoa izango ditu eta ondoren 160 orduko praktikaldia.
Durangon emango den ikastaroan landuko diren arlo teorikoak, haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza jarduerak, talde eta hezkuntza prozesuak eta aisialdiko jardueretako animazio teknika eta baliabideak izango dira, besteak beste. Prestakuntza osatzen dutenek haurren eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute.
Ikastaroak 100 euro balio ditu, eta Durangaldeko Ikastaroak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa du, Durangaldeko Mankomunitatea, Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko Udalek hartzen duten Gaztedi Durangaldea programaren bitartez.
Ikastaro honek Eroskiren laguntza ere izango du, aniztasuna errespetatuko duen kanpamentu inklusibo bat antolatzeko moduari buruzko bi saio espezifiko antolatzen parte hartzen baitu.
Gazteen enplegagarritasuna hobetzeaz gain, ikastaroak euskarazko prestakuntza-eskaintza zabaltzen du. Gainera, eskualdeko udalek, elkarteek eta ikastetxeek abian jartzen dituzten haur eta gazteen aisialdirako jardueretarako langile kualifikatuen beharrak asetzeko helburua du.
Interesdunek, uztailaren 29ra arte egin ahal izango dute aurreinskripzioa, eta plazak mugatuak direnez, eskaintza gaindituz gero, zozketa bidez esleituko dira.
Informazio gehiago nahi dutenek euskera@dma.eus helbide elektronikora idatzi edo 94 627 86 40 telefonora deitu dezakete.