
Durangoko ‘Zabalduko ditugu’ plataformak etxebizitza eskubidearen aldeko jardunaldia antolatu du apirilaren 28rako, ‘Gazteon ordua da’ goiburupean. Prestatutako egitarauan hitzaldia, plataformaren nondik norakoak eta manifestazioa izango dira.
Eguneko ekitaldiak Ezkurdiko kioskoan goizeko 11:30etan egingo duten elkartzearen ostean hasiko dira. Lehen hitzordua hitzaldi bat izango da eta bertan Gasteizko Judimendiko proiektua eta Oreretako esperientzia jarriko dira mahai gainean.
14:30ean bazkaria egingo dute eta arratsaldeko 17:00etan ‘Zabalduko ditugu’ plataformaren berri emango da. Solasaldian “non aurkitzen garen eta nora goazen” galderei erantzungo diete platadormako kideek.
‘Gazteon ordua da’ jardunaldiaren azken ekitaldia etxebizitza eskubidea aldarritako duen manifestazioa izango da. Mobilizazioa Andra Mariko elizpetik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan.