Herriko gune aktibo bat bilakatu da Zaldibarko Gaztelekua. Izan ere, Udalak martxan jarri zuenetik, txoko arrakastatsua bihurtu da gazteen aisialdia eta euskara uztartzen dituen egitasmoa. 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta ia hogei bat lagun biltzen dira astebururo.
Zerbait berria egiteko aukera paregabea dute Zaldibarko gaztetxoek. Ondo pasatzeko gogoa eta euskazaz jardutea dira baldintza bakarrak. Beraz, euskal giroan, lagunekin olgetan eginez, ikasteko eta primeran pasatzeko txokoa da Gaztelekua.
Zaldibarko Olazar futbol zelai zaharraren lokaletan kokatuta dago eta ordutegi zabala eskaintzen du, hau da, barikuetan 17.00etatik 20.30era, eta zapatu eta domeketan, 16.30etik, 20.30era.
Idoia Mendiolagaray alkate andreak esaten duen bezala, ???egitasmo honekin Zaldibarko gazteen aisialdian euskararen presentzia sendotu nahi izan dugu. Gazteen artean euskarari bultzada bat eman beharko zaiola pentsatzen dugu???, adierazten du alkate andreak. Beraz, Zaldibarko Udaleko erronka, egitasmoa mantentzea da. ???Euskara eskolatik kanpo ere erabili behar da???, azpimarratzen du alkate andreak.
Martxan jarri zenetik, Txatxilipurdi Elkartea da Gaztelekua dinamizatzen arduratzen dena. Eta astebururo, ia hogei bat gazte biltzen dira bertan.
???Gaztetxoei txoko bat eskaintzen zaie. Gainera hezitzaileak egotea oso garratntzitsua da, konfiantza maila sortzen delako. Lagun moduan hartzen dituzte???, adierazten du Mirari Arando, Txatxilipurdiko koordinatzaileak.
“Sarrera beti zabalik”
Txoko bitan bananduta dago Gaztelekua. Alde batetik, bat lasaiagoa, mahai jokuekin eta pelikulak ikusteko erabiltzen dena, eta beste bat aktiboagoa, hau da, ping-pong edo futbolinera jolasteko txokoa. Halaber, sukaldea ere erabili dezakete.
???Sarrera beti zabalik dago. Eta harrera oso ona izan du gazteen artean. Oso pozik etortzen dira???, azpimarratzen dute Zorion Usabel eta Iñaki Barrainkua hezitzaileek.
Beraz, ez dago aspertzeko paradarik, hainbat ekintza eskaintzen baitiira Gaztelekuan. Bertan praktikatu ditzaketen jardueraz gain, tailerren eskaintza ere oso zabala da. Izan ere gazteek hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera dute, hau da, sexualitate tailerra, sukaldaritza, bideogintza, txalaparta, larrugintza, perkusioa, surf ikastaroa eta makillajea irrati tailerra, hain zuzen ere.
DURANGON. Zaldibarko albisteak