Gerediaga Elkarteak Astola ikerketa eta historia urtekaria emango du ezagutzera bihar Elorrioko Herriko plazan jarriko duen salmenta postuan. Ekimen horren inguruan erakusketa txiki bat ere egingo da, Elorriori buruz egindako erreportaje eta ikerlanekin.
Gerediagak argitaratzen duen Astola aldizkaria 2007an sortu zen “Durangaldeari buruzko ikerketa gaiak eta historia” aldizkari baten biltzeko asmoarekin. Gaiak sakon lantzeaz gain “edonork ulertzeko moduan” egindako erreportajeak argitaratzeko helburuarekin.
Intentzio horrekin kaleratu ditu 13 zenbaki orain arte, urtean bat. Azken aleak Elorrioko kofradiei buruzko artikulua, Atxondoko Martzaatarrak Erdi Aroan, Ricardo Doliwa argazkilaria edo ‘Alfabetatze euskalduntze mugimendua Durangaldean’ artikulu, erreportaje eta ikerketa lanak tartekatzen ditu, besteak beste.