Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Gerediaga Elkarteak Elkar Fundazioaren ‘Ibilbideari Saria’ jasoko du gaur Andoainen

GerediagakoBazkideTaldea
Gerediaga elkarteko hainbat bazkide gerturatuko da gaur Andoainera.

Gerediaga Elkarteak Elkar Fundazioak lehengoz emango duen ‘Ibilbideari Elkar Saria’ jasoko du gaur Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, arratsaldeko 19.00etan hasiko den ekitaldian. Aitorpen honen bidez “50 urtez Durangoko Azoka antolatuaz egindako lana” eskertu nahi diote.

Elkar Fundazioak urtero banatuko duen  ‘Ibilbideari Elkar Saria’ren bidez “urte luzeetan egindako lana saritzea, ezagutzea” du helburu. Saria emateko orduan norbanakoen aurretik, talde lanean egindako ekimenak lehenesten dira.

Gerediagak jasoko duen sariak ez du diru-saririk izango, artegile batek egindako ikur bat baizik; hain zuzen, Gotzon Huegun eskulturagile lasartearrak egurrez egindako obra bat.

Gerediagakoek zabaldutako informazioaren arabera, saria ematerakoan bi arrazoi nabarmendu dituzte Elkar Fundazioko arduradunek. Alde batetik “garai zailetan ere, dena kontra denean, indarrak bilduz gero eta ideiak argi izanez gero, talde lanari esker, ekimen berriak bidera daitezkeela” erakutsi zutelako.

Gainera, “Euskal kulturgintzari eta batez ere liburu eta diskoari urte osoan ez duen ikusgarritasuna ematea lortu dute, ez bakarrik Durangon, Azoka egiten den lekuan, baita Euskal Herri osoan ere, lortu duen zabalkundeagatik”, aitortzen diote Gerediagari.

Saria emateko ekitaldi soziala, gaur egingo da Martin Ugalde kultur parkean, arratsaldeko 19.00etan eta bertan Gerediaga Elkarteko hainbat kide egongo da. Ekitaldi berean, Joseba Jaka bekaren berri ere emango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados