Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Gerra zibil garaiko errealitatea aztertzeko beka deialdia egin du ‘Laumunarrieta 1937’ elkarteak

Jon-Ander-Ramos-Txus-Arrieta
Jon Ander Ramos, HEUko historialaria, eta Txus Arrieta zinegotzia eta ‘Laumunarrieta 1937’ elkarteko kidea.

Elorrioko ‘Laumunarrieta 1937’ elkarteak, 1936-1946 urte tartean Elorrioko gertaera eta errepresio sozial, politiko, kultural zein ekonomikoa aztertzeko asmoz, ikerketa beka baten deialdia egin du. Udalaren laguntzaren egindako deialdiaren bidez, aukeratako proposamenak 4.000 euroko ordainsaria izango du.

Ekimen honen bidez “belaunaldi baten memoria osatzen lagundu nahiko lukeen ikerketa abiatu nahi dugu, ikerketa egituratu eta plangintza batean eman, atalez atal, oinarri zientifikoz interpretazio objektiboena eginez”, Udaleko zinegotzia eta ‘Laumunarrieta 1937’elkarteko kide den Txus Arrietaren esanetan.

Ekimen honekin “gerra garaian Elorrion gertaturikoak jasotzeko eta harilkatzeko ahalegina” egin nahi da eta, Arrietaren arabera, ikerketa lanak “herrian bizi izan zena testuinguratzeko” balioko du.

Bekak lau hilabeteko iraupena izango du eta epe horretan Elorrion izandako erasoaldia eta ondoren gertatuak aztertu beharko dira, horretarako EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza izango dela.

Nahiz eta ez izan Durangon edo Otxandion izandako bonbardaketen eragin berbera, Elorrion ere airez jaurtitako bonbek hainbat kalte eragin zituzten. Horrez gain, Intxorta mendian izandako erasoaldietan dozenaka pertsona hil eta zauritu ziren Elorrioko aldean.

Bekaren epaimahaiak espediente akademikoa eta memoria historikoari buruzko lanak egin izana baloratuko du aukeratutako proposamena erabakitzerakoan. Hautagaiak aukeratzeko Elorrioko udaleko ordezkari bat, Laumunarrieta 1937 elkarteko kide bat, Jon Ander Ramos EHUko historia irakaslea eta beste aditu batek osatuko dute epaimahaia.

Lehiaketara aurkeztu nahi duten norbanakoek edo ikerketa taldeek ekainaren 15era arte izango dute beren burua aurkezteko epea. Proposamenak Elorrioko Iturri Kultur Etxera bidali edo eraman behar dira, “Laumunarrieta 1937 Elkartea”ren izenean.

Informazio gehiago eta oinarriak, www.elorrio.eus orrian daude eskuragarri.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados