Amorebieta-Etxanoko Zornoza Kultur Alkarteak aitortza eta omenaldia eskini zien Gerra zibilaren eragina eta minak pairatu zituzten pertsonei.
Urtero egiten den ekitaldiarekin 1937ko maiatzaren 18a ekarri nahi dute gogora, historiagileek egun hori ezartzen dutelako “tropa frankistek efektiboki Amorebieta-Etxano hartu ebela”, elkartearen esanetan.
Zornozak urtero egiten duen oroimena Gregorio Arrienen lanari esker burutzen da eta 2021eko In Memorian ekitaldia zapatuan ospatu zen. Hala ere, Covid 19aren pandemia dela eta, Zelaieta parkean zuhaitzaren ondoan dagoen plakaren aurrean, lora sorta bat jartzera mugatu zen. “Horrela, behintzat, sinbolikoki pertsona horien sufrimenduak aitortza bat” izan zuen, elkarteko kideen esanetan.
Omenaldiaren berri emateaz gain, Zornozak “aipamen berezi bat” egin nahi zizan dio Gregorio Arrieneri, “bere ikerketak eta ezagutza historikoak oso garrantzitsuak” izan direlako.