Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
BIDEOA

Giro aparta Ferixa Nausikoetako lehenengo asteburuan

Giro ezin hobeagoarekin amaitu da Elorrion Ferixa Nausikoetako lehen asteburua, giroari zein eguraldiari dagokionez. Egitarauan tartekatuko ekitaldi gehienak jendetsuak izan dira eta jendeak gogo honez hartu ditu aurtengo berrikuntzak, batez ere txosnak plazako frontoian jartzea.

Jaiei hasiera eman zion txupinazo ekitaldi jendetsuaren ostean, hainbatek gaua luzatu eta domeka goizean egindako Abere eta Nekazaritza Azokarekin lotu zuten. Tarte horretan, laguntza medikoko zerbitzuek adingabeko lau gazte artatu zituzten intoxikazio etilikoengatik.

Aurtengo feria ederra izan zen benetan eta bertaratutako ekoizleek gustura joan ziren egindako salmentekin. Aurten prestatutako postu onenen sariak Gatikako Maria Rosario Etxebarriak eta Elorrioko Iker Alberdik eskuratu zituzten.

Atzo, koadrilen arteko bazkaria egin zen Aldatzekuan. 1600 lagun inguru bildu zen bertan eta bazkari ostean jaitsiera koloretsua egin zuten plazaraino. Jai batzordeak jolas berriak prestatu ditu aurten, lehiakortasun maila jaisteko asmoarekin, eta bertan 28 taldeko ordezkarien ‘lehiaketa’ entretenigarria eskaini zieten plazan bildutako ikusle ugariei.

Eten barik

Jaien egitarauan ez da etenik izango eta gaurko protagonista nagusiak umeak izango dira, hiru haur parke atondu baitira beraientzako herriko gune desberdinetan. Goizean 12.00etatik 14.00etara egongo dira irekita eta arratsaldean 17.00etatik 20.00etara.

18.00etan buruhandiak ibiliko dira Herriko plazan eta inguruko kaleetan eta 19.00etatik aurrera Iskanbila taldeak girotutako umeen berbena egongo da Urarka inguruan.

Arratsaldeko 18.00etan Eleizalde futbol zelaiko berdegune berria inauguratzeko partidua jokatuko dute CD Elorrio eta Athletic Clubeko nesken taldeak.

Eguneko egitaraua iluntzeko 20.30ean Txosnagunean egongo den kafe bereziarekin eta zine forumarekin osatuko da.

Umeak izango dira protagonista nagusiak bihar ere, arratsaldeko16.30etatik aurrera Txintxirri Ikastolak antolatutako jolasak egongo baitira plazan eta jarraian Elorrioko Txirrindulari Elkarteak prestatutako ginkana hasiko da. Egitaraua buruhandiekin, txokolatadarekin eta Ganso & Cia konpainiak eskainiko duen ikuskizunarekin jarraituko du.

Txosangunean sukaldaritza eta zirkuko teknika desberdinen tailerrak egongo dira arratsaldeko seietatik aurrera eta gauean afaria eta Ekia musika taldearen saioa egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados