Beharrizan egoeran dauden familiei elkartasuna eta solidaritatea erakusteko helburuarekin, Elorrioko Udalak Gizarte Ekintzarako eremua indartzeko proposamena onartu du. Erabakia EAJ-PNV udal taldeak azkenengo udalbatzarrean aurkeztutako eta aho batez onartutako mozioaren ondorioz hartu da.
???Gizarte ekintzako azkenengo batzordean emandako datuek argi adierazten dute krisi ekonomikoak indartsu erasotu gaituela Elorrion???, azpimarratu dute alderdi jeltzaletik. Izan ere, martxoko datuak kontutan hartuz, sarrerak bermatzeko errenta Elorrioko 74 bizilagunek jasotzen dute eta pentsioaren osagarri gisa dirulaguntza 72 alargunek. Guztira 5.166,87 euro ordaindu behar dira hilero. Bestalde, etxebizitzako osagarri mantenua 13 familiek jasotzen dute, hilero 3.333,32 euroko aurrekontuarekin.
Gizarte larrialdietarako laguntzei dagokionez, apirilaren 15erako 29 eskari aurkeztu ziren. ???Uztailean berriz ere dirulaguntza hauek eskatu dira egoerak hobetzeko itxurarik ez daukalako???, aurerratu dute EAJ-PNV alderditik. Beraz, Elorriori dagokion diru kopurua 47.463,48 eurokoa da eta 2010. urterako dagokion kopuruaren %75 gastatu da dagoeneko.
Benetako beharrizana
???Elkartasun eta solidaritatea egoera larrietan erakutsi behar da. Euskal gizartea solidarioa izan da beti eta egoera gogor honetan ere gutxien daukatenekin gure laguntza areagotu beharra daukagu???, azpimarratu dute.
Halaber, ???herri administrazioak eragingarriagoak izan behar dugu laguntzak banatzeko unean eta bermatu beharra daukagu laguntzak heltzen zaizkiela benetako beharrizana dutenei???.
Berdintasun eta Gizarte Ekintzako batzordeek onartutako proposamena aztertuko dute, zerbitzua Mankomunitatearen bitartez ematen delako.