Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
BIDEOA

Goi-mailako ikasketak dituzten langabetuak trebatu nahi ditu Amankomunazgoak

Durangoko Merindadeko Amankomunazgoaren Behargintza garapen agentziak, Hazilan programaren bigarren edizioa jarri du martxan. Egitasmoa goi mailako ikasketak dituzten eta lan bila dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Hazilan proiektuaz baliatzeko beharrezkoa da unibertsitate titulua edo goi-mailako prestakuntza zikloa izatea. Baldintzak betetzen dituzten hautagaiek Durangaldeko Behargintzaren aukeraketa-prozesuan sartuko dira, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez.

Hautatutakoek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute. Lehen fasean “euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez”, Behargintzako arduradunen esanetan. Bigarren fasean, enpresetan praktikak egingo dituzte, lan-munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izanik.

Garapen-ek, Garapen Agentzien Euskal Elkartea, koordinatutako Hazilan proiektua, Euskadiko Programa Operatiboaren barruan dago eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.

Bestalde, 2016an ikastaroetan parte hartu zuten sei gaztek izandako esperientziaren berri ematen duen bideoa argitaratu berri du. Bertan, formakuntza ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen iritziak batzen dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados