Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Goienkaletik Udaletxera, 10 urteko ibilbidea

Goienkaletik Udaletxera, 10 urteko ibilbidea

Mugarra Triatloi Taldea orain dela hamar urte sortu zen “Goienkalen, poteo egun baten”. Hala adierazi dute Irene Loizatek eta Paul Bereziartuak, txupinazo txikia piztu aurretik irakurritako pregoian. 

Loizate eta Bereziartuarekin batera suziria piztu duten Ander Lejarazu eta Eneko Letamendia izan dira Udaletxeko balkoian, laurak izan baitziren, orain dela zazpi urte, triatloi eskolako lehen kideak.

Gaur egun senior taldeko 60 triatleta eta 7 urtetik 19ra bitarteko 80 gazte biltzen dituen eskolak, Euskal Herriko talde sendoena osatzen du. Euretariko asko balkoira gerturatu dira txupinazo txikira.

Mugarrakoentzat ohorea izan da “azken hamarkadan egindako ibilbideagatik pregoilari eta txupinero” izendatzea, Serafin Bereziartua ‘Txela’ren esanetan.


Dozenaka ume eta guraso

Eta horren froga berak uko egin diola gaur bertan Hawain lehiatuko den Iron Man-ean egotea: “Gauean etxera noanean internetetik ikusiko dut”, dio kontsolamendu gisa.

Suziria piztearekin bat algara eta kolorea nagusitu da Udaletxe aurreko plazan, naiz eta ekitaldi hasi aurretik euri tanta batzuk erori. Bertan, dozenaka ume eta guraso bildu dira egun bereziari hasiera ezin hobea emateko, gaur Sanfaustoetako Umeen Eguna delako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados