Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Goiuria ikastolaren historia kontatzen duen lanak irabazi du Iurretako Sormen beka

Kristina Mardaras, Justo Alberdi eta Markel Onaindiaren artean egindako ‘Goiuria ikastola auzolan baten kronika’ liburuak irabazi du Iurretako Udalak sortutako Sormen beka.

Saritutako lanak “Goiuria Ikastolaren historia kontatzen du”. Izan ere, ikastetxea sortzea euskarak batzen zuen herritar talde baten talde-lanak ahalbidetu zuen eta gaur egun Iurretako kultur ondare eta elkarte topagune izaten jarraitzen du.

Aurtengo proiektua Literatura eta Ilustrazio Lanak sailari dagokio eta liburuaz gain, Durangoko Azokan estreinatuko den dokumentala ere egin dute egileek. Ikus-entzunekoa, Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean ere proiektatuko da abenduaren 20an eta 22an, 18:30ean.

Emanaldietarako sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da kultur etxean bertan, kultur-etxea@iurreta.eus helbidera idatzita edo 946200888 telefonora deituta.

‘Goiuria ikastola auzolan baten kronika’ lanaren egileek  deialdian jarritako 6.000 euroko dirulaguntza jaso dute. Iurretako Udalaren ekimenak kultur sorkuntza bere modalitate guztietan sustatu eta herriko ondare historiko eta kulturalarekin lotura duten eta garrantzi berezia duten proiektuak saritzen baititu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados