Gorka Pagonabarraga bertsolari durangarrak, abenduaren 18an Bilbao Arena aretoan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean egoteko txartela lortu zuen domekan. Etxebarrin jokatutako lehenengo finalaurrekoan, durangar gaztea lehiakide onena izan zen, egungo txapelduna den Onintza Enbeita eta Miren Amurizaren aurretik.
Oraindik bi finalerdi jokatu behar dira eta Pagonabarragarekin batera eskualdeko beste bertsolari batzuk ere Bilboko finalean egoteko aukera dute. Zapatuan, bigarren finalaurrekoa jokatuko da Galdakaoko Urreta kiroldegian eta bertan Aitor Bizkarra abadiñarra lehiatuko da.
Abenduaren 4an Larrabetzuko kiroldegian jokatuko den hirugarren eta azken finalaurrekoan berriz, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra eta Txaber Altube abadiñarra ahaleginduko dira finalerako txartela eskuratzen.
Durangoko eskola publikoko ikasle izandakoa! Hara! Ez da ikastolara joan behar euskaraz bizi eta gozatzeko! Zorionak, Gorka! Landako harro zutaz!
Durangalde osoan dagoen eta laizter bizkaia osoko bertsolaririk ONENA!!! Egurre GORKA!!!!
PIN PAN PUN GORKA TXAPELDUN