Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Gorka Pagonabarragak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa

GorkaPagonabarraga
Gorka Pagonabarragak irabazi zuen Balmasedan jokatutako Bizkaiko Eskolarteko Bertso sariketa.

Gorka Pagonabarraga bertsolari durangarrak irabazi zuen zapatuan Balmasedan jokatutako Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari sariketaren bat-batekoa. Finalerako sailkatutako zortzi bertsolarien artean, Pagonabarragak eta Iruri Altzerreka berriztarrak lortu zuten buruz-burukorako txartela eta azkenean durangarra izan zen garailea.

Peagonabarraga eta Altzerrekaz gain Ander Sarriugarte durangarra eta Bittor Altube abadiñarra egon ziren Balmasedako Klaret Antzokian jokatutako eskolartekoen finalen. Beste laurak Amaiur Atxa, Maddi Egiguren, Maite Sarasola eta Peri Irastorza izan ziren.

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin ondoren, bakarka gaiari erantzun zioten zortzi bertsolariek. Ariketa horien ostean, Pagonabarraga eta Altzerreka izan ziren buruz-burukora sailkatu ziren bi lehiakideak. Azken txanpan, puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan zioten eta eginbehar horretan Pagonabarragak batu zituen puntu gehien eta 2018ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu zuen. Txapela Miren Amurizak ipini zion txapeldunari.

Pagonabarraga eta Altzerreka, buruz burukoa jokatu zuten bertsolari biak, ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean egoteko txartela lortu zuten.

Aitor Bizkarra onena arratsaldean

Bizkaiko eskolarteko bat-batekoaren finala jokatzeaz gain, Balmasedako ekitaldian idatzitako bertsoen finala ere jokatu zen. DBH3, DBH4 eta Batxillegokoen atalean, bigarren saria eskuratu zuen Ermua BHIko Irune Basagoitik eta DBHko 2. mailako atalean berriz, hirugarren saria eskuratu zuen Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko Begotxu Garibik.

Bazkalostean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko fasearen zazpigarren saioa jokatu zen Klaret Antozkian. Agertokian azaldutako sei lehiakideetatik hiru, Beñat Molina durangarra, Aitor Bizkarra abadiñarra eta Jon Ander Urkiaga zornotzarra, Durangaldekoak izan ziren.

Eskualdeko hiru bertsolariek lan txukuna egin zuten. Aitor Bizkarrak lortu zuen lehenengo postua 196,5 punturekin; Urkiaga hirugarrena izan zen 157,5 punturekin eta Molina laugarren sailkatu zen 133,5 punturekin. Bigarrena, Ion Berrocal (160) izan zen eta bosgarrena eta seigarrena, hurrenez hurren, Aritz Landeta (125,5) eta Iñaki Lersundi (122,5) izan ziren.

Datorren asteburuan Udabarriko faseko zortzigarren saioa jokatuko da Elorrioko Arriola Antzokian. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados