[vc_row][vc_column][vc_column_text]Ibaizabal eta Kurutziaga Ikastolako arduradunek eta laguntzaileek dena prest dute egitarau oparoa eskaintzeko Durangoko Ibilaldira gerturatuko diren milaka bisitariei. Tabira inguruan hasi eta Durango osoa inguratuko duen sei kilometroko ibilbidean jarritako bost guneak, ekitaldiz beterik izango dira goizeko 10.00etatik arratsaldeko 18.00ak arte.
2016ko Ibilaldiak Ibaizabal Ikastolako bi langile omenduko ditu, Rosi Oleaga eta Rosa Elizburu, eta eurek moztuko dute ibilbidea inauguratuko duen zinta. Oleaga eta Elizburu “guraso eta langile” izateaz gain “eredu izan dira euren lanarekiko jarreran. Ikastola beraiena den proiektu egin dute, eta beti jarrera positiboa eta ekintzailea erakutsi dute, momentu gozo zein gazietan”, antolatzaileen arabera.
Eguneko bigarren ekitaldi aipagarria goizeko 11.15ean izango da San Agustin kultur gunean eta bertan Durangoko ikastolek lekukoa pasatuko diote 2017ko Ibilaldiko antolatzaile izango den Mungiako Larramendi ikastolari.
Protokolozko ekitaldiez gain, jai-giroan murgiltzeko egitarau aproposa eskaintzen du Dagigun goiburupean burutuko den Bizkaiko ikastolen jaiak.
Gainera, hainbat talde ibiliko da ibilbidea girotzen. Durangoko Kriskitin, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeez gain, Durangoko Batukandra Batukada, Durangaldeko Trikitilariak, Kurutziaga Ikastolako Hankapaloak, Durangoko Trikitixa eta Pandero Eskola, Txiri-txiri eta Jaizale eta Durangaldeko Txistulariak ibiliko dira han-hemenka. Lesakako Elutxa Txaranga eta Berangoko Simon Otxandategi Dantza Taldeko Joaldunak ere ibilbidean azalduko dira.
Parekidea eta jasangarria
Parekidetasunaren bidea egiteko, pare bat urrats emango ditu aurtengo Ibilaldiak. Alde batetik, “eraso sexistak egonez gero, Ibilaldi egunean lan egingo dutenen eskura egongo da aurrez formazio batean aurkeztu den protokoloa”. Bestalde, erasoak prebenitzeko zaintza lana egingo duten ‘Eragile moreak’ egongo dira ibilbide osoan.
Ingurumena zaintzeko konpromisoa eta ardura hartu du Ibilaldiak eta, ondorioz, “gauza bera eskatu nahi diegu ikastolen aldeko jaira datozenei”. Zirkuitua eta guneak garbi mantentzea denon erronka denez, era arduratsuan kontsumitzea eskatzeaz gain, ingurumena zaindu eta “natur zein kultur ondareak babesten” laguntzeko eskatu dute antolatzaileek, hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botatzea eta, azkenik, garraio publikoa erabiltzea.
[/vc_column_text]
[vc_empty_space height=”28px”][/vc_column][/vc_row]
[vc_row][vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464259053170{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #e5007e !important;}”][vc_column_text]
1GUNEA
Tabira eta Ibaizabal ikastola
-Eraikuntza eta eskulanen tailerrak.
-Ibilaldiko koreografia ikasteko ikastaroa eta ondoren Flash Move Erraldoia.
-Hanneke.
-Ezten giro (erromeria).
-2ZIO.
-Idoia Bediaga.[/vc_column_text][/vc_column]
[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258590451{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #fbc900 !important;}”][vc_column_text]
2GUNEA
Zuhatzola
-Rugby eta saskibaloi jolasak.
-Zumba ikastaroa.
-Erronkaren azken proba.
-Kohatu.
-Vinagre de moderna.
-Yoko Out.
-Hesian.[/vc_column_text][/vc_column]
[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258757431{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #7ab829 !important;}”][vc_column_text]
3GUNEA
Landako Gunea
-Eskulanen, jarduera egokituen eta zirku tailerrak.
-Hodei Magoa.
-Aiko (erromeria).
-Lorratz.
-Luhartz (erromeria).[/vc_column_text][/vc_column]
[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258799093{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #e9520f !important;}”][vc_column_text]
4GUNEA
Matadero
-Eskulanen tailerra eta Zientziaren gunea
-Durangoko Musika Eskola.
-Durangoko Bertso Eskola.
-Oholtza zapaldu dagigun!
-Azken aukera.[/vc_column_text][/vc_column]
[vc_column width=”1/6″ css=”.vc_custom_1464258891106{height:430px;width:160px;margin-right:10px;padding-top: 15px !important;padding-right: 15px !important;padding-bottom: 15px !important;padding-left: 15px !important;background-color: #34aae1 !important;}”][vc_column_text]
5GUNEA
Kurutziaga ikastola
-Irrien lagunak gunea.
-Eskulanen eta grafiti tailerrak.
-Izenaduba ikuskizuna.
-Karaokea.
-Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.
-Zatoz jolastera.
-Ane eta piratekin parrandan.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]