‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainako hogeita bederatzigarren i-Pad elektronikoa zozkatu zen uztailaren 1ean, eta zenbaki irabazlea Guapa erropa dendan banatutako 154.557 zenbakiari egokitu zaio.
Ordezko zenbakia berriz, 152.086 zenbakia da eta berau Cengotita loradendak banatu du.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina ITG taldeak Bizieuskaraz proiektuaren barne antolatutako ekimena da. Bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.
Zozketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da erosketa tratua euskara hutsean egitea. Hala eginez gero, merkatariak euskerazko aplikazioak dauzkan i-Pad elektronikoaren zozketarako txartela emango die bezeroei. Zozketa hile birik behin egiten da.