Zaldibarko eskolak ikasturte amaierako jaia egingo du datorren larunbatean. Horretarako gurasoen elkartetik hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hauen artean tailerrak, karaokea, afaria eta dantzaldiak, besteak beste.
Goizeko 10:00etako txupinazioarekin, buruhandiak eta trikitilariekin hasiko dira ekitaldiak Zaldibarko eskolan. Goizean zehar adin guztientzako hiru txoko prestatuko dira, eta bertan esku-lanak, gaztelu puzgarriak eta tirolina praktikatzeko aukera izango da.
Eguerdian seigarren mailako ikasleei opari bana eskainiko zaie, eta ondoren mus txapelketa jokatu da. Arratsaldean, berriz, gaztelu puzgarriak, egur jolasak, dantza erakusketa eta batukada tailerrak antolatuko dira.
Karaoke eta koreografien txanda izango da 20:00etan, eta herri afaria ondoren dantzaldia prestatu dute giroa alaitzeko.
DURANGON. Zaldibarko albisteak