Iraileko bigarren asteburuan ospatuko dituzte aurten ere Abadiñoko Muntsaratz auzoko jaiak eta prestatutako egitarauan paella eta tortilla lehiaketak eta Usue Martinez eta Nerea Alzaren kantaldia tartetatuko dira, besteak beste.
Ospakizunak bihar hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan, donien-atxa jasotzen dutenean. Jarraian, etzi ospatuko diren paella eta tortilla txapelketetako izen-ematea hasiko da, eta bertaratzen direnek parrillada dastatzeko aukera izango dute. Ondore, dj batek girotutako diskoteka egongo da.
Mozorro eguna ospatuko dute zapatuan eta goizeko 11:00etatik aurrera buruhandiak ibiliko dira han-hemenka, mozorro lehiaketa egongo da eta eguerdian umeentzako puzgarriak jarriko dituzte. Goizeko ekitaldiak lehiaketarako prestatutako paellen aurkezpenarekin eta jarraian egingo den bazkariarekin osotuko dira.
Arratsaldean mus eta tute txapelketak, Minas Tirithek prestatutako haur ludoteka, umeentzat tailerrak eta ugasixo txapelketa egongo dira. 20:00etan Usue Martinez eta Nerea Alzaren kantaldia hasiko da eta jarraian egongo diren txortilla txapelketarekin eta disko festarekin borobilduko dute eguneko egitaraua.
Zelai-Alai hipikako poniekien emango diote hasiera domekarako prestatutako ekitaldiei. Ondoren, buruhandiak eta xakeko aldi bereko partidak eta Eriz Magoaren saioa egongo dira, maleta sikuarekin auzo bazkaria egin aurretik. Bazkalostean ugasixo txapleketa egongo da eta txikientzako diskotekarekin eta txokolataraderekin emango diete amaiera aurtengo jaiei.