
Durangaldeko bederatzi eskoletako guraso elkarte eta kontseiluek sortutako ‘Berton bertokoa’ ekimena eta kaleratutako manifestuari euren atxikimendua eman diote zenbati sindikatu eta elkartek. Ekimen horrek “jangela eredua aukeratzeko eskubidea” aldarrikatzen du, besteak beste.
EHNE, ENEEK, Durangaldeko baserritarrak, Durangaldeko artzainak, EHIGE, BIGE, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak elkarte eta sindikatuek, besteak beste, bat egin zuten eskoltatik egindako eskakizunekin.
Orain, STEE-EILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek ere bat egiten dute manifestuarekin eta bertan aldarrikatzen denarekin. Sindikatuen ordezkariek euren atxikimendua emango ‘Bertan bertokoa’ri, datorren martitzenean, azaroaren 15a, arratsaldeko 16.30ean Berrizko eskolan egingo den ekitaldian.
‘Berton bertokoa’ ekimenak “umeen elikadura osasuntsu bat jasotzeko eskubidea” eta ikasleen elikadura “kantitatean zein kalitatean egokia” izan behar duela eskatzeaz gain, “bertoko eta sasoiko produktuak umeak dauzkaten behar izanei hobetoen egokitzen diren lehengaiak direla” aldarrikatzen du.
Gainera, “bertoko produktuak bertan sukaldatuta bakarrik mantenduko dituzte propietate guztiak” ere azpimarratzen dute.
‘Bertatik bertara’ ekimenak 2015-2016 ikasturtearen hasieran eman zuen lehen urratsa, “eskoletako jantokietan ematen zen janariaren kalitateaz kezkatuta”. Gaur egun Durangoko Zabalarra eta Landako, Iurretako Maiztegi, Abadiñoko Traña-Matiena eta Zelaieta eta Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko guraso, guraso elkarte eta eskola kontseilu biltzen ditu.
Pingback: STEILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek atxikimendua eman diote eskola jantokietan bertako produktuak jatearen aldeko plataformari. – Berton Bertokoa
Pingback: STEILAS, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek atxikimendua eman diote eskola jantokietan bertako produktuak jatearen aldeko plataformari. – Atxondoko IGE