Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimenduak lortu eta eskakizun hori gauzatzeko sinadura bilketari bultzada emateko ‘Altxa!’ deituriko egitasmoa burutuko da gaur arratsaldean Plateruena Kafe Antzokian. Gure Esku ekimenak eta hainbat eragile biltzen dituen Hamaika Gara egitasmoak prestatutako saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Ikuskizuna eta ekitaldi politikoarekin osatuko da ekitaldian Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreekin batera Amets Arzallus bertsolaria, Eñaut Elorrieta musikaria eta rap doinuak lantzen dituen Dupla bikotea azalduko dira. Saioaren zuzendaria Amancay Gaztañaga izango da eta gidoia Gotzon Barandiaranena da.
Gaur egun gizarteak bizi duen egoera latzaren aurrean etsipenean ez erortzeko deia egiten duen ekimen honen bidez sinadura masiboa lortu nahi dute.
‘Altxa!’ ekitaldia www.hamaikagara.eus webgunen ikusi ahal izango da eta hainbat herritan leku publikoetan ikusteko aukera egongo da. Elorrion, esaterako, Arriola Antzokian emango dute ekitaldia arratsaldeko 17:45ean hasita.
Ikusi dut interneten. Eskasa. Negar egitekoa, iluna, topikoz betea,….erabakitzeko eskubidea ersbili nahii badugu, era guztietako jendea erakarri behar dugu. Jendea uxatu gura badugu, jarraitu horrelako pailazokeriak egiten. Ekitaldi iluna eta kolore bakarreko partaideak. Altxa eta hausnartu!