Maiatzeko aste betez, hamaiketako osasuntsuak izango dituzte Iurretako Maiztegin zein Berrizko, Elorrioko eta Zaldibarko eskoletako ikasleek, bertoko ekoizleen eskutik. Ekimena, Berton Bertokoa taldeak antolatu du guraso elkarte eta eskolekin batera.
Ekimenaren oinarria “Berton Bertokoa taldeak gabonetan antolatutako errifan” dago. “Erifak Durangaldeko eskoletan saldu ziren eta ateratako diruarekin hamaiketako osasuntsuak emango dira maiatzean Durangaldeko ikastetxe publikoetan”, antolatzaileek adierazi dutenez.
Ekimena aste honetan bertan abiatu da Iurretako Maiztegi ikastetxean eta 11ra arte, “ikasle guztiak hamaiketako osasuntsua izateko aukera izango dute”.
Datorren astean, maiatzaren 14tik 18ra hain zuzen, Berrizko eskolako lehen eta bigarren mailako ikasleek dastatuko dute hamaiketako osasuntsua. Hurrengo astean, maiatzaren 20tik 24ra, Elorrioko eskolako ikasle guztien txanda izango da, eta azkenik, maiatzaren 27tik 31ra Zaldibarreko ikastetxe publikoko ikasle guztiek dastatuko dute hamaiketako osasuntsua.
Ekimen honen bidez, guztira, 925 umek astebetez hamaiketako osasuntsua bat izango dute.
Berton Bertokoa taldearen ekimena ikastetxe publikoetako Ikasleen Guraso Elkarteekin eta Durangaldeko ekoizleen Etarte eta Anbotopeko elkarteekin elkarlanean antolatu dago.