Elorrion ospatzen ari diren Ferixa Nausikoen egitarauaren barne, LV. idi-proba txapelketa ospatuko da bihar, zapatuan eta astelehenean Eleizaldeko probalekuan. Edizio honetan 10 bikote izango dira nor baino nor gehiago.
Iragarritako hiru saioak 21:00etan hasiko dira eta barikuan jokatuko den lehenengoan Iñaki Lopategi, Kamiñoko eta Bizkiaken idi-bikoteak lehiatuko dira. Zapatuko saioan Patxi Arzadun, Arane Jatetxea eta Telleriaren uztarrien txanda izango da eta astelehenean jokatuko den azkenengo norgehiagokan berriz, Isidro erretegia, Taberna Goieta, Laski eta Motxoren idi-pareak izango dira Eleizaldeko karrajuan.