
Berrizko Udalak 2023 urteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, euskara ikastaroak egin dituzten herritarrentzat, haurreskolan seme-alabak dituzten familientzat edota merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen arloan euskarazko errotuluak eta web orriak jarri dituztenentzat.
Dirulaguntzak eskatzeko epea astelehenean ireki da eta dokumentazioa abenduaren 10era arte aurkeztu ahal izango da. Eskariak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira. Bertan, ‘Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak’ aurkitu beharko da eta 601-604 izapideak bete beharko dira eskatzen den laguntzaren arabera.
Informazio gehiago jasotzeko, Berrizko Udalaren 946824036 telefonora deitu daiteke.