Azaroaren 25an oroitzen den Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira hainbat ekitaldi prestatu dira Elorrion. Aurtengo egitaraua atzo egindako hausnarketa kolektiboarekin hasi zen eta eguenean ‘Umeen eta nerabeen kontrako indarkeria matxista’ri buruzko tailerra egongo da.
Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren inguruko ekitaldiak atzo egin zutenAsanblada feministarekin hasi zituzten. Hausnarketa kolektibo bezala prestatutako bileran, ‘Zer egingo dogu Elorrion?’ eta ‘Elorrion indarkeria matxistari erantzuten’ izan ziren hizpide.
‘Umeen eta nerabeen aurkako indarkeria matxista’ tailerra prestatu dute eguenerako, goizeko 9:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko 17:30ean berriz, bisita gidatua egongo da ‘Ixiltasuna apurtuz’ erakusketara eta 18:30ean Save The Children, Berriztuz eta Eraikiz Kolektiboak bilduko dituen mahai ingurua egongo da. Iturri kultur etxean egingo diren ekitaldietarako beharrezkoa da berdintasuna@elorrio.eus helbide elektronikoan edo 946570809 telefonoan aldez aurretik izena ematea .
Indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak eskaintzen dituen ‘Kabi Bilusik’ dokumentala egongo da ikusgai arazoaren 15ean, 18:30ean Iturri kultur etxean.
Arazoaren 21ean berriz, Galder Perezek zuzendutako ‘Futbolariak eta printzesak’ antzezlana egongo da ikusgai Arriola Antzokian 10:30ean. LHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat ekoiztutako lan horrek genero-estereotipoak kuestionatzen dituzten pertsonaiak jartzen ditu agerian.
Elorri Lore elkarteak antolatutako ‘Una mujer fantástica’ pelikula didaktikoa egongo da ikusgai azaroaren 22an, 16:00etan, Iturri kultur etxean. Ondoren lanketa kolektiboa egongo da.
Azaroaren 25ean oroitzen den Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eguerdiko 13:00etan plazan egingo den ‘Indarkeria matxistari ez!!’ kontzentrazioarekin aldarrikatuko dute.