Elorrioko Udalak jarduera fisikoa sustatu nahi du herritar adinduen artean eta ekimen hori bideratzeko Kirol Mahaia antolatu du gaurko. Egitasmo horren bidez etorkizunerako plangintza bat egin eta ekintza ezberdinak antolatu nahi dituzte herriko eragile zein norbanakoekin batera.
Kirol Mahaiaren bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kirol Etxean. Batzar horretan, 2017an emandako urratsei jarraipena eman eta datozen hilabeteetan egingo diren lan-saio eta bilerak eratuko dira.
Lehenik, Elorrion jarduera fisikoa egiteko dauden erraztasun zein zailtasunen inguruan galdetuko zaie bertaratzen direnei. Ondoren, beste herri batzuetan martxan jarri diren ekimen interesgarriak aurkeztuko dira, Elorrion ere horrelakoek ongi funtziona dezaketen ezagutu eta proposamen zehatzak egin asmoz.
Ekimen hau garatzeko gizartearen zahartzea izan dute kontuan. Izan ere, 2005 eta 2015 urteen artean 80 urtetik gorako biztanleria %52 hazi zen Euskal Erkidego Autonomoan. Elorrion, gaur egun, 65 urtetik gorako 108 pertsona daude Kiroldegian urteko abonua dutenak, eta horietako 33k Hirugarren Adineko Gimnasia jardueran ari dira.
Kirol Mahaiaren bidez, “jarduera fisikoren bat egin nahi duten pertsona nagusiek beren ahalmenei egokitutako alternatiba ezberdinak” eskaintzea da, Dani Palacios, Udaleko Kirol arloko arduradunaren esanetan. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik jakitea “zer nahi duten” eta “herria nola ikusten duten”.
Pertsona nagusientzako Kirol Mahaia antolatu du Elorrioko Udalak Pertsona helduen artean ariketa fisikoa sustatu asmoz, Udalak eragile zein elorriar ezberdinekin bilera irekia egingo du hurrengo asteazkenean. 2017an lehen urrats batzuk eman ostean, elorriar nagusien artean jarduera fisikoa sustatzeko lanean sakondu nahi du Elorrioko Udalak.
Eta Elorriotik Berrizera bizi diren auzoetako helduak zelan joango dira? Oinez ariketa eginez klaro…