Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hemen da euskal kulturaren hitzordu nagusia

durangoko-azoka-2015Goizeko 10.15ean irekiko ditu ateak 51. Durangoko Azokak. Gerediaga elkarteak antolatutako hitzordua inoiz baino lehenago hasiko da aurten eta bost egunetan zehar euskal sorkuntzak emandako liburu, disko, ikus-entzunezkoak eta bestelako euskarrietan argitaratutako lan berrienak ikuskatzeko eta erosteko aukera egongo da Landako gunean.

Ohikoa denez, nobedadez gainezka dator edizio berria. Landako Gunean zein beste zortzi guneetan prestatutako egitarau oparoak, 246 stand, 349 nobedade eta 200 ekitalditik gora iragartzen ditu.

Azken urteetan egin den bezala, ikasleak izango dira lehen eguneko protagonistak. Horregatik, beraientzat batez ere erakargarriak izango diren proposamenak nagusituko dira egitarauan.

Irudienean esaterako, marrazki bizidunak nola egiten diren ezagutzeko aukera izango dute; Saguganbaran komiki eta antzerki tailerretan parte hartu ahalko dute edo ‘Sar dadila kalabazan!’ eta ‘Pirritx, Porrotx eta MariMotots’en ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute. Areto Nagusian berriz, liburu baten iruzkina nola egiten den ikasi dezakete.

Eguneko egitaraua Willis Dummond taldeak Plateruenan emango duen kontzertuarekin amaituko bada, Ahotseneako bi agertokietan etengabe egongo dira zuzeneko musika ekitaldiak. Bostenbor, Gatibu, Kohatu, Sarkor, Baobabs Will Destroy Your Planet edo Revolta Permanent taldeek, bestek beste, ordu erdiko saioak eskainiko dituzte.

Egunean zehar aipagarriak diren beste hainbat jarduera izango dira, Joxean Sagastizabal eta Bernardo Atxagak aurkeztuko duten ‘Peru Apreta, mistikoa’; Irati Jimenezek aurkeztuko duen ‘Odola, Gatza, Musua’ lana edo ‘Igela’ filmaren aurkezpena eta estreinaldia, esaterako.

Inaugurazio ekitaldia

Areto Nagusian egingo den inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19.00etan abiatuko da. Hasierako ekitaldian Gerediagako presidente Nerea Mujika, EKEko zuzendari Pantxoa Etchegoin, Durangoko alkate Aitziber Irigoras, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatu Lorea Bilbao eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Bingen Zupiria izango dira.

Ekitaldia Demode Quartet taldearen eta Julen Axiari eta Jordi Cassagneren ikuskizunekin borobilduko da.

Tailer berritzaileak

Arratsaldeko egitarauan lehenengo aldiz antolatutako berrikuntzetako bat nabarmenduko da: euskara ikasten ari diren helduentzat prestatutako tailerrak, batez ere euskaltegietako ikasleei, berbalagun taldeei edo irakurketa klubeko kideei eskainitakoak.

Ikasle helduek, Endika Abellanek gidatuko duen hip-hop tailerra edo pelikulen eta telesailen bikoizketa nola egiten den ezagutzeko bikoizketa ikastaroa izango dute. Horrez gain, Durangoko ‘Listoriatura’, Alde Zaharretik egingo den ibilaldian gauzatuko da eta zeharkaldian hiriarekin lotura izan duten idazle eta euskaltzaleen berri emango da. Wikipedia maratoian azkenik, entziklopedia digital horren funtzionamendua ezagutzeko parada izango dute.

Flandria eta Argentina

Flandriako editore eta kazetariak izango dira aurtengo gonbidatuak. Etxepare Euskal Institutuak hirugarren aldiz antolatzen du honelako ekimena eta aurten Belgikan dagoen lurralde hartako bisitariek bertoko editore eta idazleekin loturak sendotzeko aukera izango dute.

Argentinako Euskal Etxeak berriz, erakusleiho berezia izango du edizio honetan eta stand bat jartzeaz gain, hainbat aurkezpen egingo dituzte euskararen egoera Argentinan azaltzeko edo egile ezberdinen lanak ezagutarazteko.

DSS2016 Azokan

Durangoko Azokaren ate irekieran zein itxieran izango du protagonismoa Donostia 2016 Kultur Hiriburuak. Bost egunetan zehar presentzia aipagarria izango du, ‘Chejov vs. Shakespeare’ proiektuaren ‘Korrespondentziak’ bilduma, ‘Tira-birak’ egitasmo transmediaren liburua edo ‘Gabon,Txirrita’ antzezlanaren libretoaren berri emanez.

Horrez gain, Kultur Hiriburuaren enbaxadek Europan barrena jasotako istorioak eskainiko dituzte ‘Mugaminak’ eta ‘Hitz gutxitan’ filmek; Paul Bilbaok, Kontseiluaren Idazkari Nagusiak, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren aurkezpen-hitzaldia eskainiko du eta ‘Interprest’ aldibereko interpretazio-sistema eramangarria ezagutu eta frogatzeko saioa ere egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados