Elorrioko Euzko Alderdi Jeltzaleak ‘Berpiztu Elorrio’ ekimena abian jarri du “herrian dagoen paralisiagatik” eta “gure herria apurka-apurka itzaltzen ari dela” ohartuta, Joseba Mujika alderdi jeltzaleko alkategaiaren esanetan.
Herriak “erritmoa berreskuratu behar duela proiektu berriekin” jabetuta, egitasmo horren bidez “etorkizun-proiektu bat” emateko asmoa agertu dute, ezinezkoa delako “egunerokotasunaren inertziaz aurrera egiten jarraitu, ez baita ezer egiten ari”, Mujikaren arabera.
Udalerri trebea, dinamikoa eta irekia
Ikuspegi ekonomiko eta sozial batetik “Elorrio udalerri trebea, dinamikoa eta irekia izan beharko litzatekeela” iritzita, “ikusten dugun gauza bakarra da ekintzarik eza, bete gabeko hitzak eta egikaritu gabeko proiektuak”, Mujikaren ustetan. Horregatik, “agintea hartzeko” garaia dela eta “Elorrio berpizteko behar den makinaria abian jartzeko” unea dela deritzo.
Aipatutako helburuak lortzeko Elorrioko EAJk udalerriko herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, “herritarrekin partekatutako proiektua egiteko”. Herritarren partaidetza indartzeko helbururekin, jeltzaleek fitxa bat banatu dute etxez etxe, elorriarren ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko asmoarekin.
Auzoetara bisitak
Hala eta guztiz ere, alderdi jeltzaleak udalerriko auzo guztiak bisitatzeko eta bertako auzokideekin zuzenean hitz egiteko asmoa agertu du. Alderdi kideek banan-banan bisitatuko dituzte herriko gune guztiak datozen asteetan, “herritarrek bere zalantzak eta kezkak helarazi ahal izateko”, jeltzaleen esanetan.
Gainera, nahiago duten herritarrek posta elektronikoz idatz diezaiokete zuzenean alkategaiari jmujika@elorrio.eus helbidera.
Elorrioko EAJk Joseba Muxikarekin hautagaitza osatzen duten gizonezko eta emakumezkoen taldea ere aurkeztu du. Zerrendan doazen herritarrak “Elorriorekin konprometitutako emakumeak eta gizonak gara eta gure herria indartsuagoa izatea lortzeko ilusioa dugu, zerbitzu hobeekin eta sozialki kohesionatua”, Mujikaren esanetan.
Por cierto, que a Joseba Mujika le compren o se compre una chaqueta más grande, por favor, que le queda bastante ‘curri’.
Ostras! Sabia nueva e ilusión (ironía)! Menuda lista…