Durangoko Herriaren Eskubideak hainbat neurri tartekatuko ditu bere hauteskunde programan hirian euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin.
Koalizio moreak dendariekin elkarlana indartu nahi du “euren komunikazioan laguntzeko eta zerbitzuen sektorean euskararen erabilera indartze aldera”, Udal hauteskundeetako zerrendan bigar postuan joango den Neskutz Rodriguezen esanetan.
Horrez gain, “Landako Gunean ekitaldiak antolatuko dituzten enpresak bi hizkuntza ofizialak neurri berean erabiltzera derrigortu” nahi dituztela adierazi du.
Korrikaren kilometro bat
Egindako adierazpenak zapatuan Durangaldea zeharkatuko duen 21. Korrikaren harira egin ditu koalizio morearen hautagaiak. Izan ere, Herriaren Eskubideak kilometro bat erosi du “AEK-k antolatutako Korrikan aktiboki” parte hartuz. Rodiguezek 19:00etan jasoko du lekukoa Madalenan koalizioaren izenean.
Koalizio morearen zerrendan azalduko diren hainbat kide “ni barne, AEK ‘kumeak’ gara. Beraz, bai gela barruan bai kalean egiten duten helduen euskalduntze eta alfabetatze lana primeran ezagutzen dugu”, adierazi du gaur egun Batzar Nagusietako kidea den Rodriguezek.
Horrez gain, “euskara gure kulturaren eta bizitzaren parte” dela adierazi du eta “Korrika gure hizkuntza sustatu eta bultzatzeko ekitaldi garrantzitsuenetakoa” dela azpimarratu du. Hori dela eta, “ziur gaude aurten ere durangarren parte-hartzea jendetsua izango dela”.
.
Haiek beti erderaz berba egiten dute eta sare sozialetan ia-ia beti erderaz idazten dute…eta gero euskara bultzatzeko neurriak proposatu nahi dituzte baina euren etxetik kanpo…. mesedez….. koerentzia
Ekar daigun gogora korrikaren lehen edizioa, 1980.urtean, beraiek bai zutela meritua! Euskera maite zuten haiek, euskaldun peto-petoak zirenak eta ez. Gaur egun Korrikak, Kristongo meritua daukala danok dakigu, euskera maite dutenei esker, euskaldun izan ala ez. Mesedez, errespetu bat.
Exijo a Durangon que retire la foto que encabeza la noticia. Es totalmente inapropiado utilizarnos a las personas que aperecemos en la foto para un fin partidista sin nuestro permiso ni conocimiento.
hecho!!
Korrikako kilometroa egindakoan joan daitezela korrika euskaltegira, euskara ikastera! Hori da euskara sustatzeko neurri onena, beste dena itxurakeria baino ez da! Nola sustatuko du euskara, euskaraz ez dakien eta alkatetzarako zerrenda buru den Julian Riosek? Ezagutzen ez dena, ezin da maitatu, maitatzen ez dena ezin da sustatu!
Has daitezela eurek euskara ikasi eta erabiltzen, eredua emateko. Neurriak ondo daude baina…