
Jatorri eta kultur aniztasuna, hezkuntza, elikadura burujabetza eta herri partaidetza ardatz dituen ‘Mugherri’ ekimenak, apirilaren 4an jarriko du bere eginkizunaren lehen mugarria Durangon egingo den ekitaldiarekin.
Duela hilabete batzuetatik ona herrigintzan lanean dabiltzan eskualdeko hainbat lagunek bultzatutako ekimenak, herrigintzako esperientziak eta aktibatzeko ekimenak ezagutarazi, saretu eta aktibatzeko helburua du. Gainera, “sasoian ditugun erronkei erantzun kolektibo bat” topatu nahi diete.
Apirilaren 4an jorratuko den lehen mugarrian, ekimenak dituen lau ardatzen inguruko eztabaidak eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste. “Eskualde mailan pil-pilean dauden gaiak dira, eta aktibista ugari lanean ari dira bakoitza bere esparrutik. Horrez gainera, egunean zehar landutako balioei ikusgaitasuna emango dien ekitaldi nagusi bat ere antolatuko da”, ‘Mugherri’ko eragileek aurreratu dutenez.
Ekimen honek, hamarkadetan zehar Euskal Herriko mugimendu herritarrak autoeraketarako izandako hauspoarekin baliatu nahi da. Izan ere, orain arteko lorpenak “etorkizun aske eta antikapitalista baterako osagaiak izango dira aurrerantzean ere, bizitzak eta lurrak suntsitzen ari den neoliberalismoaren aurrean”.