Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Hilarión Sarrionandia, bereberren hizkuntzan adituari omenaldia egingo diote Garain

Hilarión Sarrionandia, bereberren hizkuntzan adituari omenaldia egingo diote Garain

Garaiko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Pedro Hilarión Sarrionandia omenduko dute bere heriotzaren 100. urteurrenean. Arabiarrez ikasi ondoren, bereberren hizkuntza ikertzen hasi zen Sarrionandia. Lehen gramatika idatzi zuen, hizkuntza horretako filologia lanen aitzindari bihurtuz. Omenaldia datorren igandean ospatuko da, eguerdiko 12.00etan Garaiko Udaletxean. 

Igandeko ekitaldia eguerdiko 12.00etan burutuko da Garaiko udaletxean. Bertan Hilarionen bizitza eta lanak laburki ezagutzera eman ondoren, Iban Gorritik eta Ibai Elorzak prestatutako laburmetrai bat proiektatuko da eta Joseba Sarrionandiaren aipatutako liburuaren pasarte hautatuak irakurriko dituzte Unai Iturriagak, Leire Bilbaok eta Manu Ertzillak Durangaldeko beste idazle batzuekin batera.

Hilarión 1865. urtean jaio zen Garaiko Barrenkuatze baserrian eta 1913ko abuztuaren 5ean hil zen Amorebietan, Durango – Bilbo tranbian izandako istripu baten ondorioz. Gazterik frantziskotarren ordenako fraide sartu zen eta Galizia eta Andaluzian ikasketak egin ondoren Maroko aldeko misioetara joan zen.

 

Joseba Sarrionandia

Aita Jose Maria Lertxundi arabiar oriotarrak bultzaturik, arabiarrez ikasi ondoren bereberren hizkuntza ikertzen hasi zen eta 1905ean hizkuntza horren lehen gramatika idatzi zuen, hizkuntza horretako filologia lanen aitzindari bihurtuz. Bere lanak gaur egun oraindik oinarrizkoak dira Rif eta Marokon erabiltzen den bereber edo amazigera hizkuntza ikasterako orduan.

Hilarión Sarrionandia da Joseba Sarrionandia idazleak idatzitako azken liburuaren ardatza. ‘Moroak gara behelaino artean?’ izenburuko ikerketan Josebak, Hilarionen figura eta lanak berreskuratzeaz gain, Espainiak eta Morokok XIX. mende bukaeran eta XX. mendeko lehen hamarkadetan izan zituzten harremanak arakatzen ditu, eta, bereziki, misiolari, soldadu eta enpresa gizon euskaldunek izan zuten protagonismoa azpimarratzen du.

 

DURANGON. Garaiko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados