Zaldibarko Jendeak elkarteak antolatutako VI. Aniztasunaren Eguna egingo dute zapatuan, Udaletxeko plazan eguerdiko 13:00etik aurrera, “herrian dagoen jatorri- eta kultura-aniztasuna txalotu eta goraipatuko” direla. Egunean zehar, munduko janariak eta dantzak izango dute protagonismoa, eta zaldibartar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.
Eguneko ekitaldiak 13:30ean hasita egingo den munduko janarien dastaketarekin abiatuko dira, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera munduko dantzen erakustaldia egongo da.
“Festa egiteaz gain aldarrikatzeko eguna ere izango da”, antolatzaileen esanetan. Izan ere, Mediterraneoan, Melillan, Bidasoan edo Europako mugetan hildako pertsona migranteak izango dituzte gogoan, baita kolonialismoak eta inperialismoak dakarren suntsiketa ere, Ukrainan, Sirian, Palestinan edo Saharan.
Aurtengo Aniztasunaren Egunean “eskubide guztiak pertsona eta herri guztientzat eskatuko ditugu, langile migranteen lan-baldintza prekarioak salatzeaz ahaztu barik, bereziki adinakoen zaintza lanetan dabiltzan emakumeenak”, antolatzaileen esanetan.