Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hilean behin egingo diren euskal dantzen erromeriak antolatu ditu Durangoko Udalak

Ezkurdiko kioskoaren inguruan egiten ziren dantzaldiak berreskuratzeko asmoarekin, Durango Udalak euskal dantzen erromeriak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Saioak hilean behin izango dira eta lehenengo ekitaldia aste honetako zapatuan egingo da, Aiko Dantza Taldeak girotura.

Ekimen honen bidez “Durangok beti izan duen erromeriekiko eta dantzarekiko sentsibilitate berezia” berreskuratu nahi da, Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziaren esanetan. Antolatu diren saioen bidez, “duela oso gutxi berritu dugun Ezkurdiko kiosko mitikoa” berrerabiltzeaz gain, ekitaldiak “Durango erdira” gerturatuko dituzte.

Programaren egutegia zapatu honetan abiatuko da, hilak 12, eta hurrengo saioak martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 7an izango dira. Lotutako beste hiru datak uztailaren 9an, irailaren 10ean eta azaroaren 12an izango dira.

Ekainean,  urrian eta abenduan zehaztu gabeko datetan egingo dira erromeriak, ‘Euskal Jaiak’, San Fausto Jaiak eta Gabonetako programen barruan, hurrenez hurren.

Hilabetero musika eta dinamizazioa jarriko den arren, hiru hilabetez behingo erromeria talde esanguratsu batek girotuko du.

Erromeriak 19:00etan hasiko dira eta euria izanez gero, Andra Mariko elizpean egingo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados