Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hitzak eta irudiak uztartzen dituen tailer literarioan izena eman dezakete nerabeek

‘Hitzak irudietan, irudiak hitzetan’ izeneko tailerra eskainiko die oraingo honetan Elorrioko Udal Liburutegiak DBHko ikasleei. Idazketaren, irudigintzaren eta irakurketaren bitartez, partaideek sorkuntza propioa garatzeko tresnak jasoko dituzte, ariketa jostagarrien bitartez orri zuriari beldurra kentzeko helburuarekin. Egiteko horretan bidelagun paregabeak izango dituzte, Amaia Egidazu Arrube durangarra eta Miren Amuriza Plaza berriztarra.

Miren Amurizak hainbat literatura lan argitaratu ditu dagoeneko, eta azkenaldian gazte literatura jorratzen aritu da. Izan ere, iaz ‘Pleibak’ izeneko nobela kaleratu zuen, haurtzarotik nerabezarorako trantsizioa ardatz hartuta.

Amaia Egidazu ere sortzaile emankorra da, eta gustuko du elkarlanean aritzea; horren adibide da Saroa Bikandirekin batera egindako ‘Poltsikorako poemak’ liburuxka sorta. Gainera, Etxepare saria jaso zuen 202ean, ‘Dorotea’ albumagatik.

Bost saioetatik lehenengoa datorren astelehenean izango da, hilaren 13an, eta hurrengoak urtarrilaren 27an, otsailaren 10ean, 24ean eta martxoaren 3an. Hau da, bi astelehenetik behin elkartuko dira, Elorrioko Udal liburutegian, 17:00etatik 18:30era.

Izena emateko, bertaratu Iturri Kultur Etxera, deitu 946 032 032 telefonora edo idatzi liburutegia@elorrio.eus helbidera. ​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados