Beste urte batez, Amorebieta-Etxanok gerra zibila oroitzeko ekitaldiak hartuko ditu. Aurten, Zornoza kultur elkarteak antolatuta, eta udalaren babesarekin eta herriko beste elkarte batzuek laguntzarekin, eguenean Aitor Miñambresek, Burdin Heziaren zuzendariak, ‘El ejército de Euzkadi y la ofensiva del general Mola’ hitzaldia eskainiko du.
Hitzaldia, Zornoza elkartearen egoitzan izango da 19:30etik aurrera. Era berean, zapatuan, maiatzak 18, ekitaldi bat egongo da gerra zibileko biktimak oroitzeko. Zelaieta parkeko plakaren aurrean hasiko da 12:30etan eta ordu erdiko iraupena izango du.